ZORAGARRIA! Herriko etxe ederra da: kanpotik etxe tradizionala, barrutik gaurko erara apaindua; eta oraindik dena berri-berria! Nagusiari ez zaio detailerik ahaztu: beheko sutarako egurra, ilea lehortzeko aparatua, sukaldeko tresneria guztia, botikina, jostontzia … Dena dago! Ultzama ez zen guretzat ingurune ezaguna, eta merezi du egun pare baterako. Gainera bide nagusitik hurbil dago, eta erraza da beste inguru batzuetara mugitzea ere... Read more
ZORAGARRIA!
Herriko etxe ederra da: kanpotik etxe tradizionala, barrutik gaurko erara apaindua; eta oraindik dena berri-berria! Nagusiari ez zaio detailerik ahaztu: beheko sutarako egurra, ilea lehortzeko aparatua, sukaldeko tresneria guztia, botikina, jostontzia … Dena dago!
Ultzama ez zen guretzat ingurune ezaguna, eta merezi du egun pare baterako. Gainera bide nagusitik hurbil dago, eta erraza da beste inguru batzuetara mugitzea ere (nahiz Iruñera bertara, nahiz Baztanera).
Inauterietan izan gara eta leku egokia da Lantzera joateko (goizetan mendira eta eguerdi-arratsaldeetan Lantzeko inauterietara).... Collapse