III Apartamentua
III Apartamentuak Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak emandako 3 giltzadun kategoria ofiziala du (UATR 0213 lizentzia) eta 4 pertsonentzako edukiera.
Datu bitxi gisa, III. Apartamentua kokatzen den lekuan etxeko behitegi zaharra zegoen, 2009. urtearen amaierara arte martxan egon zena. Garai batean bezala, Ultzamako eta Nafarroako behiak hirigunean, eraikinaren etxabeetan, mantentzen zituen azken behitegia izan zen.
Apartamentura beheko solairutik sartzen da, duplex bat da eta honako hauek ditu:
Beheko solairua:
Egongela tximinia eta telebistarekin, sukalde amerikarra bitrozeramika, mikrouhin labea, ontzi-garbigailua, arropa-garbigailua eta kafe-makinarekin. Sukaldeko tresneria ere badu. Bainugela osoa; lehorgailua du. Erabilera pribatuko lorategia, kanpoko eta barbakoako altzariekin.
Lehenengo solairua:
Logela ohe bikoitzarekin, gela bikoitz bat (ohe 1 edo 2 jartzea aukera daiteke). Bainugela oso bat; lehorgailua dauka. Terraza kanpoko altzariekin (mahaia eta aulkiak). Ohe arropa eta eskuoihalak barne. Bidaia-sehaska (jantzi gabe).
Zerbitzu orokorrak
Berogailua eta ur bero zentrala, tximiniarako egurra, Interneterako sarbidea (Wi-Fi), jolas ludikoak (partxisa, kartak, etab.) eta informazio turistikoa duten liburuxkak
Ez da animaliarik onartzen.
TARIFAK
Precio Fin de semana – 180€
Aste osoko prezioa – 560€